Lapiko hotsak, sirenaren gainetik

Ataria 2025eko irailaren 5a

Eskualdeko 13 herritan elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte, Palestina jasaten ari den egoeraren larritasunaren inguruan ohartarazi asmoz.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta, milaka euskal herritarrek egin dute bat ehun herri baino gehiagotan antolatutako mobilizazioekin. Palestinako genozidioa salatzeko helburuz, elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte, tartean, eskualdeko 13 herritan. Lapiko, zartagin edota eltzeak sukaldeko tresnekin kolpatu dituzte herritarrek, zarata atera asmoz.

Tolosan, gainera, sirena hotsak entzun dira ekitaldiaren hasieran eta amaieran, eta tartean, Nekane Artolazabal herritarrak Husam Ma'rufek (Gaza, 1981) Facebook sare sozialean argitaratutako hiru testu irakurri ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!