Caixabank Masters txapelketako azken jardunaldia jokatuko da asteburuan

Ataria 2025eko irailaren 4a

Iñaki Artola pilotari alegiarra. BAIKO PILOTA

Asteburuan jokatuko da Caixabank Masters txapelketaren zazpigarren eta azken jardunaldia A Seriean.

Bihar ostirala, Artola-Martija bikoak eta Elordi-Albisu bikoak jokatuko dute Lekeition. Etzi, larunbata, Lekeition ere, Altuna III-Eskiroz eta Jaka-Zabaleta ariko dira. Igandean, Legution, Zabala-Mariezkurrena II eta Larrazabal-Rezusta ariko dira. Txapelketan zazpi bikote ari dira lehian, eta lehen lauak sailkatuko dira finalerdietara. Guztiek dituzte oraindik aukerak horretarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!