Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko irailaren 4a

Ikasturte berriari ekiteko, bihar argitaratuko da Ataria astekaria. Gai nagusia Sonia Muñoz Mateos eta Ander Alkorta Agirreurreta entrenatzaile pertsonalei eskaini diegu. Modako kontzeptu batez harago, indar ariketak egitearen beharraz aritu dira bi adituak, eta horrela berretsi dute euren ikasleek.

Ondorengoak ez dira falta izango irailaren 5eko zenbakian:

  • Ura Iturralderen iritzi zutabea.
    • Duintasun latak.
  • Irati Urreta Elizegi hizkuntzalariaren elkarrizketa.
    • «Zenbait ahoskera artifizialak egiten zaizkio hiztunari».
  • Imanol Landa Medranoren Wattaria atala.
    • Karga azkarra.
  • Amaia Karrera Garciaren iritzi zutabea.
    • Progromoak.
  • Kultura Plazarako asteburuko emankizunaren inguruko erreportajea, Thierry Biscary kantariarekin hitz eginda.
    • Lau ohol, hamaika aukera.
  • PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko eguraldi aurreikuspena, Iker Ibarluzea adituaren eskutik.
  • Eskualdeko asteburuko kultur agenda.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!