Tolosaldeak bete du tramitea

Ataria 2025eko irailaren 3a

Tolosaldea trainerua, lehen planoan, gaurko Kontxarako sailkatze estropadan. JON URBE / FOKU

Kontxako Banderaren sailkatze estropadan bigarren denbora onena egin du Zerkausia ontziak.

Espero zen sailkatze estropada gaindituko zuela, baina batzuetan ezustekoak izaten dira. Tolosaldea bigarren denbora onena eginez Kontxako Bandera lehiatzeko sailkatu da, itsaso zakarrarekin jokatu den estropadan. Denbora onena Oriok egin du, ia zazpi segundo atereaz Zerkausia ontziari.

Ezustekoa Zarautzek izan du. Berez bosgarren denbora onena egin du, eta sailkatuta zegoen Kontxako Banderarako, baina hasieran patroiak estatxa azkarregi askatu du epaileen iritziz, eta hamar segundoko zigorra jaso du. Hori horrela, zortzigarren denbora onena egin duen Zumaia sailkatu da.

Euskotren Ligako zortzi traineruak izango dira banderaren lehian hurrengo bi igandeetan. Donostia Arraun lagunak sailkatuta zegoen, Donostiako bi traineruetatik lehenbizikoa izan zelako ligan. Gaur sailkatu direnak orden honetan egin dute: Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!