'Euskara eroso ikasi eta bizi' Tolosaldeko AEKn

Ataria 2025eko irailaren 3a

Euskalduntze prozesu osoan doakotasuna ezartzea eta ezagutza sozializatzea eskatu du AEKk. Eskualdeko hainbat herritan emango dituzte eskolak aurten.

«Herritarrek euskara eroso ikastea eta euskaraz eroso bizitzea» helburu hartuta abiatuko dute ikasturte berria AEKn. Horretarako beharrezkotzat jo dute ezagutzaren «unibertsalizazioa» bermatzea, eta horregatik mezu argia plazaratu du aurten koordinakundetik: «Helduen euskalduntze-alfabetatzea estrategikoa da euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan, eta herritar denek dute euskaraz jabetzeko eskubidea eta ardura komunitarioa».

Olatz Peñagarikano AEKko kideak azaldu du urteak daramatzatela lanean Tolosaldean euskara herritarrengana gerturatzeko: «Herrietara joaten gara eskolak ematera gure helburua delako, hain zuzen, euskara ahalik eta modu eroso eta errazenean ikastea. Horretarako baliabideak jartzen ditugu». Aurten ere saiatuko dira Tolosaldeko ahalik eta herri gehienetan taldeak sortzen.

AEKko kideek uste dute euskara ikasteko eskubideari «egoki» erantzun nahi bazaio ezinbestekoa dela euskalduntze prozesu osoan doakotasuna ezartzea eta ezagutza sozializatzea. «Norabide horretan nabarmentzekoa da eskualdeko udalek egiten duten ahalegina ikastaroak diruz laguntzeko».

  • MATRIKULAZIOA IRAILAREN 17RA ARTE
    • Helbidea. Andoaingo AEK euskaltegia. Plazaola kalea, 2. Andoain
    • Ordutegia. 09:30 - 13:00/ 16:00 - 19:30
    • Telefonoa. 943 59 71 04 / 688 74 66 43
    • E-posta. andoain@aek.eus
    • Eskaintza. Ikastaroak Andoainen, Zizurkilen, Villabonan eta Asteasun, Anoetan eta Iruran, Ikaztegietan eta Alegian, Ibarran eta Lizartzan; taldeak sortzen badira.

AEK-REN ESKAINTZA 2024-2025 IKASTURTEAN

  • HASTAPEN-MAILA: Ez daki ezer esaten euskaraz edo hitz gutxi batzuk bakarrik, eta ez du izan inolako harremanik euskararekin edo harreman mugatua bakarrik izan du.
    • ALEGIA: al.-az. | 18:00-20:30.
    • ANOETA: al.-az. | 15:00-17:00.
    • IBARRA: ar.-og. | 14:30-16:30.
    • IKAZTEGIETA: ar.-og. | 09:00-11:30.
    • LIZARTZA: ar.-og. | 09:30-11:30.
    • VILLABONA: ar.-og. | 09:30-12:00.
    • VILLABONA-ZIZURKIL: az. | 09:30-11:30. (merkatariak)
  • OINARRIZKO MAILA: Gai da euskarazko eguneroko esamoldeak eta maiz erabiltzen diren esaldi errazak ulertu edota erabiltzeko.
    • ALEGIA: ar.-og. | 18:00-20:30. (A1-A2)
    • ANOETA: al.-az. | 09:30-12:00. (A2)
    • ASTEASU: al.-az. | 18:00-20:30. (A1-A2)
    • IRURA: ar.-og. | 16:00-18:30. (A2)
    • ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 15:00-17:00. (A2)
  • ERDI-MAILA: Euskaraz komunikatzeko gai da eta testuen puntu nagusiak ulertzen ditu.
    • IBARRA: ar.-og. | 18:00-20:30. (B1)
    • IRURA: ar.-og. | 16:00-18:30. (B1)
    • VILLABONA: al.-ar.-og. | 09:30-12:00. (B2)
    • ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 09:30-12:00. (B1 eta B2) ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 15:00-17:00. (B1 eta B2)
  • GOI-MAILA: Badaki modu erraz eta naturalean hitz egiten, eta euskara malgua eta eraginkorra erabil dezake helburu akademiko, sozial eta profesionaletarako.
    • VILLABONA: astelehenak, astearteak eta ostegunak; 09:30-12:00. (C1)
  • AUTOIKASKUNTZA:
    • AEK: A1 mailatik C1era.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!