Palestinako genozidioa salatzeko mobilizazio zaratatsuak ostiralean

Ataria 2025eko irailaren 4a

Gernika-Palestina Herri Ekimenak mobilizaziorako deia zabaldu du Palestina jasaten ari den egoeraren larritasunaren inguruan ohartarazteko helburuz. Hala, deialdiarekin bat eginda, ostiral honetan, mobilizazio zaratatsuak egingo dituzte eskualdean.

Palestinaren aurkako genozidioa gelditzea eskatzeko mobilizazioak deitu ditu Gernika-Palestina Herri Ekimenak. Eskualdean Tolosan, Berastegi, Villabonan, Ibarran, Zizurkilen, Alegian, Anoetan, Iruran, Asteasun, Amezketan, Lizartzan, Aduna eta Ikaztegietan egingo dituzte elkarretaratzeak, 19:00etan.

Gernika-Palestina Herri Ekimeneko Eneko Gerrikabeitia kideak azpimarratu du genozidioaren biktima nabarmenak izaten ari direla medikuak, umeak eta baita kazetariak ere, Israelek lekukorik nahi ez duenaren adierazle. Gehitu du gosetea lur emankorraren metro gutxira ari dela ematen eta Israelgo armada eta kolonoak nekazarien uztak izorratzen ari direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!