Eskualdeko pilotariak Ordiziako Euskal Jaietan

Ataria 2025eko irailaren 3a

Altuna III.ak, Artolak eta Iztuetak jokatuko dute datorren asteazkenean Beti Alai pilotalekuan.

Pilota jaialdi aparta antolatu dute Ordiziako Euskal Jaietan datorren asteazkenerako, hilaren 10a. Ordiziako Udalak eta S.P. Jai Alai elkarteak antolatuta, Tolosaldeko pilotarien lehia izango da Beti Alai pilotalekuan. Antolatzaileek Altuna III.a amezketarra eta Artola alegiarra elkarren aurka jarri nahi zituzten, aurtengo buruz buruko txapelketaren bi finalistak; beraiei laguntzen, atzeko koadroetan,  Rezusta izango da Altuna III.arekin, eta Iztueta tolosarra Artolarekin.

Bi partida izango ditu jaialdiak, eta lehenengoan ere eskualdeko pilotari bat izango da, Gabirondo gazteluarra. Salaberria izango du aurrelari eta aurkari Senar eta Lizeaga. Jaialdia 17:30ean hasiko da eta sarrerak 35 euro eserita eta 22 euro zutik izango dira. Gaur eta bihar Jai Alai elkartean eskuratu daitezke sarrerak, 18:00etatik 20:00etara. Erreserbak 644 713 457 telefono zenbakian egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!