RSFk nazioarteko hedabideei egin die deia, eta, oraingoz, munduko 258 komunikabide atxiki dira. RSFk salatu duenez, Israelgo armadak 220 kazetari hil ditu Gazan 2023ko urriaren 7az geroztik; horietatik azkenak, joan den astelehenean, abuztuaren 25ean. Deialdiaren bidez, erakundeak exijitu dio Israelgo Gobernuari nazioarteko hedabideei Gazan sartzeko baimena emateko.