Ate irekien saioak egingo ditu Tolosaldea IKT igeriketa taldeak

Ataria 2025eko abuztuaren 29a

Datorren astean egingo dituzte, Tolosako Usabal igerilekuan eta Villabonako Olaederra kiroldegian.

Tolosaldeak IKT igeriketa taldeak zabalik du ikasturtean izena emateko aukera. Horri begira, saio irekiak antolatu ditu datorren astean, 6 urtetik gorakoentzat. Irailaren 3an eta 4an egingo dira, bai Tolosako Usabal igerilekuan bai Villabonako Olaederra igerilekuan. 18:00etan hasiko dira saioak bi egunetan, eta hitzordua egingo dute 17:45ean kiroldegian sarreran.

Bestalde, master taldea ere izango dute aurten. 18 urtetik gorako igerilariez osatua dago, eta helburua da igeriketa maila hobetzea. Maila desberdinetara egokitua izango da eta igeriketako teknikari adituekin. Tolosan zein Villabonan astean zehar hiru saioa egingo dira.

Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko 688 807 405 zenbakira deitu edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!