Udara betean izanik ere, atsedena hartzeko tartea izan dute Danok Dena halterofilia taldeko pultsulariek, baina denboraldiaren azken txanpari ekiteko beraien entrenamenduekin jarraitzen dute. Eta batzuek lehiaketak dituzte, gainera. Bihar bertan, hilak 23, Euskal Selekzioa Alemanian izango da Ezpata Urdinak Nazioarteko Torneoan parte hartzen, eta joango diren lau pultsularietatik, bi emakumezko eta bi gizonezko, Danok Danenakoak bi izango dira: Susana Davila eta Eki Lizaso.
Hurrengo hitzordua irailaren 20an izango dute taldeko pultsulariek, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Bertan Gipuzkoako Junior Txapelketa, Unibertsitate Txapelketa eta Teknikako I. Topaketarekin. Bestalde, urriaren 19an Espainiako Ligako IV. Jardunaldia izango da eta Ohorezko Mailan dagoen gizonezkoen Danena A taldea liga horretako play offean parte hartzeko sailkatu da, ligako aurreko hiru jardunaldietan lortutako emaitzei esker.