Guztira 23 segalari joan dira euskal selekzioarekin Europako Sega Txapelketara, Almitza Sega Elkartearen eskutik, eta horietatik hamabi eskualdekoak izan dira. Bavariako Thundorf Airing herrian (Alemania) jokatu da txapelketa eta Alaitz Imaz hernialdetarrak sekulako emaitza lortu du, bigarrena izan baita emakumezkoetan. Maila horretan, 14. postuan sailkatu da Luixa Uzkudun leaburuarra, 15. Maide Garmendia, 21. Lorea Zunzunegi gazteluarra eta 25. Sheyla Sarasola lizartzarra.
Gizonezkoetan, 16. postua lortu du Julen Gabirondok, 19. postua Oier Urkola anoetarrak, 33. postua Amaiur Arrospide leaburuarrak, 38.a Migel Mari 'Altzo' Jauregik, 43.a Josu Mendizabalek, 47.a Mikel Lizartza tolosarrak, 48.a Manex Olaizek, 52.a Bixente Mitxelena eta 56.a Beñat Aiestaranek.
Gazteen mailan podiumean sartu dira eskualdeko bi segalari, emakumezkoetan Izadi Arrospide leaburuarra izan baita irabazlea eta 3. postuan sailkatu da Inge Goikoetxea gazteluarra. Gazte gizonezkoetan, 3. postua lortu du Manex Olaizek eta 6.a Harri Mitxelenak. Gaztetxoen mailan, Mari Olazar gazteluarra 11.ena izan da, 12.a Xuban Gartzia gazteluarra eta 13.a Izar Mendizabal. Beteranoen mailan, 12. sailkatu da Joakin Garmendia anoetarra eta 18.a izan da Patxi Astondoa.
Irakurri Berria-n Alaitz Imaz segalariari egindako elkarrizketa:
«Oraindik ezin dut sinetsi bigarren egin dudala Europako Txapelketan»