UTT Erronka 2025

Azken egunak UTT Erronkan izena emateko

Ataria 2025eko abuztuaren 20a

Hilaren 30ean bukatu da ultra distantziako proban izena emateko aukera. Tolosaldeari itzulia ematen dion mendi lasterketa Iruran hasi eta bertan bukatu da.

Irailaren 13an, Euskal Herriko mendi lasterketaren bihotzak inoiz baina indartsuago egingo du taupa Tolosaldea Ultra Trail Erronkaren (UTT Erronka) iritsierarekin. 77 km-ko luzera eta 4.600 metroko desnibel positiboak dituen lasterketa da, eta bere lehenengo ekitaldian Euskal Mendi Federazioak antolatzen duen Euskal Herriko Ultra Kopako finala izango da.

Ultra hau ez da lasterketa bat soilik, Tolosaldeko inguru ezezagunak ezagutzeko aukera emango duen ibilbide izugarri bat baizik. Korrikalari bakoitzak bere onena ematea behartuko duen erronka bat izango da, eta aurkezpen egunetik, korrikalari, babesle eta jarraitzaile askoren interesa sortu duen lasterketa izan da.

Izen emateko Kronoak.com webgunean sartu behar da, eta azken eguna horretarako hilaren 30a izango da. Ibilbide osorako 450 dortsal daude. Erreleboka ere egin daiteke proba eta horretarako 50 dortsal egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!