Zarauzko Ikurrinaren asteburua

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Tolosaldea trainerua, VI. Bandeira de Traiñeiras Feminina Rianxeira estropadan. AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Bi jardunaldiz osatzen den estropada izango dute Euskotren Ligako arraunlariek gaur eta bihar. Tolosaldea traineruak ligako hirugarren postuan egonik ekingo dio.

Estropada berezienetako batera iritsi da Euskotren Liga. Gaur eta bihar XVII. Zarauzko Ikurrina izango da jokoan, eta bandera irabazteko bi jardunaldietan egin behar dute ondo ontziek, bi egunetako denborak batzen baitira azken emaitza jakiteko. Gaurko estropada 17:25ean hasiko da, eta Tolosaldeak bigarren txandan parte hartuko du. Biharkoa 11:25ean hasiko da eta txandak gaurko emaitzen arabera erabakiko dira. Jardunaldi bakoitzean 1,5 itsas mila egingo dituzte, 2.778 metro, eta bi luze egingo dituzte, ziaboga bakarrarekin.

Tolosaldea hirugarren postuan dago Euskotren Ligan, 76 punturekin. Lehen postuan Donostia Arraun Lagunak dago, 89 punturekin, eta bigarrengoan Orio, 81 punturekin. Itsasoan ondo moldatzen da eskualdeko trainerua, beraz, aukerak baditu ligan bere bigarren bandera lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!