Joan den asteburuan Tarragonan jokatu dute Espainiako atletismo txapelketa absolutua, eta eskualdetik sei atleta izan dira bertan. Horien artean, podiumera igo da Ander Martinez de Rituerto tolosarra: pertika jauzian brontzezko domina eskuratu zuen, 5,40 metroko garaiera gaindituta; marka pertsonalik onena berdindu zuen.
Bestalde, Joseba Larrauri irurarra 100 eta 200 metroko finalerdietan sartu zen. Lehen proban hamahirugarren egin zuen, 10.57 segundoko denborarekin. Bigarrenean, berriz, hamaikagarren erlojupeko onena egin zuen (21.01), errekor pertsonala, baina finalaurrekoan deskalifikatua izan zen.
Ainhoa Gibelalde tolosarrak 100 metroko hesi proban ez zuen lortu finalerdietarako txartela, baina bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen sailkapenetako lasterketan. Julen Martinek, aldiz, 110 metroko hesi lasterketan hartu zuen parte, eta berak ere ez zuen finalaurrekoetarako pasatzea lortu,
Era berean, Manex Civicok oztopoetako 3.000 metroko proban hartu zuen parte eta 12. postuan helmugaratu zen. Azkenik, Maria Felisa Lizeta Okomok pisu jaurtiketan 11. postua eskuratu zuen.