Izaskunera igotzeko bidea itxita, konponketak direla-eta

Ataria 2025eko uztailaren 30a

Tolosatik Izaskunera igotzeko bidearen hasiera, autobidearen ondoan. GOOGLE

Ekainean izandako euriteek sortutako kalteak konpontzeko itxiko dute bidea. Lanek astebete irautea aurreikusten dute.

Izaskunera doan mendi-bidea itxita izango da gaurtik aurrera, ekaineko euriteek eragindako kalteak konpondu ahal izateko. Luiziak izan ziren, eta oinezkoen mendi bidea oztopatzen dute. Hori horrela, bidea garbitzeko lanak gaur hasiko dituzte, Tolosako eta Ibarrako Udalek sustatuta.

Arduradunek aurreratu dutenez, lanek astebete iraungo dute gutxi gorabehera. Tarte horretan, bidea itxita egingo da mendizaleentzat, autobidearen ondoko eskaileretatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!