Atariak Belauntza Cup txapelketarekin lotuta martxan jarritako porrak harrera polita izan du, eta hainbat herritarrek egin dute beren apustua. Hala ere, inork ez du asmatu nor izango den irabazlea. Horrenbestez, Eizmendi Anaiak dendako bi produktu sortaren zozketa parte hartzaile guztien artean egitea erabaki dugu.
Zorteak honako bi lagun hauek aukeratu ditu: Aitor Tejedor Saizar eta Mikel Lopetegi Renobales.
Zorionak saridunei eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!