102. Ordiziako Klasikoa eskualdeko errepideetatik barrena igaro da

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 25a

Tropeleko txirrindulari onenak Ikaztegieta, Alegia, Amezketa eta Abaltzisketan barrena ibili dira goizean zehar, eta horien artean aurkitzen ziren eskualdeko bi txirrindulari: Gorka Sorarrain, Caja Rural taldeko txirrindulari tolosarra, eta Unai Iribar, Kern Pharma taldeko txirrindulari ibartarra.

102. Ordiziako Klasikoa Lasterketa izan da jokoan goizean, eta munduko txirrindulari onenek 167 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, zirkuitu bera bost aldiz eginez. Igor Arrieta uhartearrarentzat izan da garaipena. Isaac Del Toro mexikarra izan da bigarren, eta Antonio Morgado portugaldarra hirugarren. Podiumera igo diren hiru txirrindulariak talde berekoak izan dira, UAE taldekoak hain zuzen. Unai Iribar ibartarra 27. postuan helmugaratu da, Arrietarengandik 57 segundora. Gorka Sorarrain tolosarra, berriz, 66. postuan amaitu du proba.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!