Zazpi Itturri elkarteak antolatuta, Txapeldunen Buruz Buruko XXXV. Txapelketa jokatzen ari dira Amezketan, kadete, promesa eta elite mailan. Ostiralean jokatu zituzten final-laurdenetako partidetan, kadeteetan, Ancizarrek (Erreka) 22-17 irabazi zion Etxanizi (Azkoitia). Promesetan, Beitia (Joko Alai) 22-21 nagusitu zen E. Gorostidiren (Zazpi Itturri) aurka. Elite mailan, berriz, Igoak (Irurtzun) 22-19 irabazi zion Irribarriari (Tolosa).
Larunbatean jokatu zen jaialdian, kadeteetan, Otaegik (Behar Zana) lortu zuen finalerdietarako txartela, Antimasberesi (Lagunak Barañain) 22-14 irabazita. Azkenik, promesetan, O.Etxeberria (Oiarpe) 22-5 nagusitu zen Izagirreren (Lapke) aurka. Ostiralean eta larunbatean jokatuko dira final-laurdenetako azken kanporaketak:
- Uztailak 25 ostirala (21:00)
-
Kadeteak: Paraguayo (Najerino) vs. Olano (Tolosa)
-
Promesak: Murua (Intxurre) vs. Izagirre (Lapke)
- Eliteak: Txoperena (Aurrera Leiza) vs. Astiz (Larraun)
-
Eliteak: I. Egiguren (Ilunpe) vs. Rekalde (Txumuluxueta)
-
- Uztailak 26 larunbata (21:00)
-
Kadeteak: Oses (Hernani) vs. Bidezabal (Tolosa)
-
Promesak: Ibarluzea (Lapke) vs. Ramirez (Kurene)
-
Eliteak: Etxaniz (Soraluze) vs. U. Amiano (Tolosa)
-
V. Intxaur Pilota Txapelketa
Zizurkilgo Udalak eta Pilotaren Txokoak elkarlanean antolatzen duten Lau eta erdiko Intxaur Pilota txapelketan ere lehen final-laurdenak jokatu ziren pasaden asteburuan, promesa eta elite mailan. Ostiralean, Cestau (Behar Zana) promesetan eta Etxaniz (Soraluze) elite mailan, izan ziren finalerdietarako txartela eskuratu zuten pilotariak. Larunbatean, Perurenak (Tolosa) promesetan eta X. Urbietak (Behar Zana) elite mailan, lortu zuten final-laurdenetako kanporaketa gainditzea. Bihar eta ostiralean jokatuko dituzte falta diren final-laurdenetako partidak.
- Uztailak 24 osteguna (18:30)
-
Promesak: Ibarluzea (Lapke) vs. Iraeta (Tolosa)
- Eliteak: J. Alberdi (Tolosa) vs. Mediavilla (San Cristobal)
-
- Uztailak 25 ostirala (18:30)
-
Promesak: Sarasibar (Oberena) vs. Egurrola (Markina)
- Eliteak: Rekalde (Txumuluxueta) vs. Fernandez (San Cosme)
-