Eskualdeko bost pilotarik jokatuko dute Bilboko Aste Nagusia Torneoa

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 22a

Bilboko Aste Nagusia Torneoan parte hartuko duten pilotariak, gaurko aurkezpenean.

Altuna III.a, Artola, Iztueta eta Jaka Serie A mailan ariko dira; Tolosa, berriz, Serie B mailakoan.

Abuztuaren 19tik 22ra, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da Bilboko Aste Nagusia Torneoa, eta eskualdeko bost pilotarik jokatuko dute txapelketa. Abuztuaren 19an, Altuna III.ak eta Martijak Elori-Zabaleta bikotearen aurka jokatuko dute Serie A mailako lehen finalerdia; aurrez, Serie B mailako txapelketan, Xabier Tolosa anoetarrak, Muruarekin batera, Salaberria-Eskuza bikotearen aurka jokatu dute lehen finalerdian.

Hurrengo egunean izango dira beste bi finalaurrekoak. Serie A mailan, eskualdeko hiru pilotari ariko dira nor baino nor: Erik Jaka eta Mariezkurrena II.a Iñaki Artola eta Martxel Iztuetaren aurka. Jaialdiko lehen partidan, Alberdi II-Aranguren eta Senar-Morgaetxebarria bikoteek Serie B mailako finalerdia jokatuko dute. Finalak abuztuaren 22an izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!