Lehen puntua Iztueta eta Altuna III. arentzat

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 21a

Martxel Iztueta, Beotibarren jokatutako partida batean. JOSU ARTUTXA.

CaixaBank Masters Txapelketaren lehen jardunaldia izan da jokoan asteburuan. Artolak eta Jakak ez dute punturik batu.

Martxan jarri da CaixaBank Masters Txapelketa eta Serie A-n ari diren eskualdeko lau pilotaritik bik lortu dute lehen puntua. Martxel Iztueta tolosarrak, Ezkurdiarekin bikoa osatuta, Iñaki Artola alegiarra eta Martija 22-14 hartu zituzten mendean larunbatean, Otxandion jokatutako jaialdian. Jokin Altunak ere lehen puntua eskuratu zuen atzo, Laudion. Amezketarrak eta Imazek 22-18 irabazi zioten Larrazabali eta Rezustari. Erik Jaka lizartzarrari eta Zabaletari berriz, azken unean egin zien ihes lehen puntuak. Partida guztian markagailuan aurretik joan ziren arren, P. Etxeberria eta Mariezkurrena II.ak markagailua irauli eta 22-20 irabazi zieten.

Peña-Gabirondo bikoak eta Tolosak, lehen puntua

CaixaBank Masters Serie B txapelketari dagokionez, eskualdeko pilotari guztiek lortu dute garaipena. Jon Ander Peña tolosarrak eta Arkaitz Gabirondo gazteluarrak osatzen duten bikotea 22-19 gailendu zen Murua eta Arangurenen aurka. Xabier Tolosak ere hasiera bikaina eman dio txapelketari eta Senarrekin batera, 22-12 irabazi zuten Egiguren V.a eta Morgaetxebarriaren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!