Jaka eta Ugartemendia txapeldun, San Fermin Torneoan

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Serie B mailako finala irabazi zuten, Agirre-Senar bikoaren aurka; Peña II.a txapeldunorde izan zen Serie A mailan.

Erik Jaka lizartzarrak eta Gorka Ugartemendia alkizarrak irabazi dute Serie B mailako San Fermin Torneoa. Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finalean, 22-14 nagusitu zaizkie Agirreri eta Eskirozi. Lehen zatia parekatua izan bazen ere, bigarrenean nagusi izan ziren eskualdeko pilotariak. Jakak partida oso ona jokatu zuen, 13 tanto egitea lortu zuen, eta bera izendatu zuten finaleko pilotari onena.

Serie A mailako finalean, bestalde, Jon Ander Peñak ezin izan zuen garaipena eskuratu. Mariezkurrena II.arekin osatu zuen bikotea pilotari tolosarrak, eta 22-11 galdu zuten Aspeko Peio Etxeberria-Zabaleta bikotearen aurka. Ez zen partida ona izan, pilotariek akats asko egin zituzten, eta atzelariak, batez ere, ez ziren eroso aritu. Bikote nafarrak, baina, erregulartasun handiagoarekin jokatu zuen. Etxeberria izan zen pilotari onena.

Argazkiak: Baiko Pilota.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!