Behar Zanako hiru pilotari, Euskal Selekzioarekin

Ataria 2025eko uztailaren 14a

Aurreko txapelketa batean Euskal Selekzioarekin aritutako pilotariak, lortutako garaikur eta dominekin.

Miren Larrarte bidaniarrak One Wall modalitateko Munduko Txapelketa jokatuko du Herbeheretan, abuztu amaieran; Unai Zufiriak eta Xuhar Iparragirrek junior mailako Europako Txapelketan parte hartuko dute iraila hasieran.

Pilotako Euskal Selekzioak, Esku Pilotaren Nazioarteko Konfederazioaren egutegian kokatutako 2025-2026 denboraldiko lehen bi txapelketetan parte hartuko du. Txapelketa horiek jokatzeko, Behar Zana Pilota Elkarteko hiru pilotari hautatu dituzte. Batetik, abuztuaren 26tik 30era, One Wall modalitateko Munduko Txapelketa jokatuko da, Leeuwardenen (Herbehereak), eta bertan parte hartuko du Miren Larrarte bidaniarrak, emakumezkoen senior kategorian.

Bestetik, junior mailako Europako Txapelketa izango da. Irailaren 3tik 6ra bitarte jokatuko da, Athen (Belgika). Txapelketa horretan, Behar Zanako Unai Zufiriak eta Xuhar Iparragirrek parte hartuko dute. Zufiriak 17 urtez azpikoen mailan jokatuko du; Iparragirrek, berriz, 15 urtez azpikoen mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!