Ehunmilak lasterketako Tolosako arduradunen esker hitzak

Ataria 2025eko uztailaren 14a

Ehunmilak Ultra Trail lasterketako Tolosako arduradunek eskerrak eman dizkiete zenbait erakunderi, kirol instalazioetako ordezkariei eta gainerako laguntzaileei.

Honako mezu hau helarazi dute: «Ehunmilak Ultra Traileko Tolosako arduradunek, eskerrak eman nahi genizkieke Tolosako Udalari, Beotibar pilotalekuko eta Usabal kiroldegiko arduradunei, Leaburu-Txaramako Udalari eta Zelatungo Agirretxe bordari, hamalaugarren urtez, aurreko asteburuan ospatu zen proba hau, aurrera atera zedin, beharrezkoak izan genituen erraztasun eta baliabide guztiak eskaintzeagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!