Julen Gabirondo txapeldun, Mikel Lizartza bigarren

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Gipuzkoako Sega-Sail Txapelketa jokatu zen igandean, Zizurkilen. Podiuma Jon Larrañaga oiartzuarrak itxi zuen. Txapelketaz gain, Leon Albeniz Iruntxiberrik, Juan Manuel Erasunek eta Jose Antonio Matxainek erakustaldia eskaini zuten.

Mila metro karratu lau sailetan banatuta. Lehen sailean, norberak arraiztu behar zuen sega, ondoren, zorroztailearen laguntza izan zezakeen. Horrez gain, saila amaitu ondoren, epaileak ondo moztu gabeko belar izpiak markatzen zizkion segalariari, saila txukun amai zezan.

Hasieratik hartu zuen aurrea Julen Gabirondo urnietarrak. Mikel Lizartza tolosarra atzetik zuen, baina lehen sail horretan aldeak nabarmenak izan ziren. Ondoren, zertxobait gerturatu zen Lizartza, belarra txukun moztuz. Amaieran, ordea, Gabirondo gehiago izan zen.

Sailkapena:
  1. Julen Gabirondo: 37.27
  2. Mikel Lizartza: 40.07
  3. Jon Larrañaga: 65.33

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!