Ertzaintzak gizon bat atxilotu du adingabe bati sexu erasoa egiteagatik

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Ertzaintzak 71 urteko gizon bat atxilotu du 16 urteko adingabe bati diru kopuru baten truke, sexu harremanak izatera behartzeagatik. Gertaera Tolosaldean izan dela zabaldu dute.

Segurtasun sailak jakinarazi du pasa den astean adingabe batek Ertzaintzara jo zuela 2024. urtearen amaieratik adineko gizon batekin sexu harremanak izatera behartu zutela salatzeko. Zehaztu du topaketa bakoitzaren ondoren gizonezkoak diru kopuru bat ematen ziola. Kontakizunaren arabera, hirugarren pertsona batek eskaintzen zuen adingabea atxilotutakoarekin sexu harremanak izateko. Adingabeak salaketan emandako datuak ikertu ondoren, Ertzaintzak biktimak emandako deskribapenarekin bat zetorren susmagarri bat aurkitu zuen, eta haren ibilgailuak adingabeak bere kontakizunean deskribatutako ezaugarriak zituela baieztatu zuen.

Ikerketa lanak asteazkenean, uztailaren 2an, amaitu ondoren, 16 urteko adingabearen aurkako sexu erasoa eta adingabea galbideratzea leporatuta atxilotu zuten 71 urteko gizonezkoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!