Urte askoren ondoren, iaz berreskuratu zuten Denok Danena taldekoek Liga Nazionalerako gaztetxoen taldea eta aurten berriz 17 urtez azpiko taldea dute bai mutiletan bai neskatan. Hauek izan ziren III. Jardunaldian lortutako emaitzak: 17 urtez azpiko mutilek 1.175,73 puntu lortu zituzten, eta bertan parte hartu zuten Unai Mesa, Eneko Mesa, Sergio Gonzalez, Mohamed Reda El Byad eta Zigor Urretabizkaia pultsulariek, ordezkoak Ander Rodriguez eta Joel Ropero izanik; eta 17 urtez azpiko neskek 649,65 puntu lortu zituzten, eta bertan Maialen Zubeldia, Mirari Maqueda, Jisbeli Rivera, Isabella Gonzalez eta Kisbel Lopez pultsulariak aritu ziren.
Helduen artean azaltzen diren taldeko pultsulari batzuk, Espainiako Absolutu Txapelketan hartu zuten parte eta bertan egindako marka balioztatu zaie ligarako: Ekaitz Kortajarena, Kristian Labaka, Susana Davila, Izarne Marko eta Amaia Mediero. Eta ondorengoei ere balioztatu zitzaien Euskadiko Master Txapelketan, ekainaren 21ean Irunen, parte hartzeagatik: Ion Ander Iriarte, Aritz Salaberria eta Amaia Blanco. Emaitzei dagokionez, helduen gizonezkoen kategorian, ohorezko mailan, Danena A taldeak 1.636,81 puntu lortu zituen, eta bertako kideak dira Ekaitz Kortajarena, Stalin Cueva, Kristian Labaka, Eki Lizaso eta Igor Sasiain. Danena B taldeak 1.402,75 puntu lortu zituen, eta pultsulariak Jon Kepa Kortajarena, Gorka Endjilo, Reda El Byad, Ion Ander Iriarte eta Unai Mesa izan dira. Emakumezkoetan, Danena A taldeak 983,50 puntu lortu zituen, Susana Davila, Amaia Mediero, Lorena Wepsiec, Izarne Marko eta Amaia Blanco pultsulariekin.
Orain Liga Nazionaleko sailkapenean zenbatgarren doazen jakiteko Espainiako Federazioak sailkapenak argitaratu arte itxoitea tokatzen zaie.