Bigarren urtez jarraian Peña II.a Nafarroa Arenan izango da, lau eta erdiko San Fermin Txapelketako finalean. Iaz, Altuna III.ak 22-21 irabazi zion, aurtengoan bera izango da faborito. Txapelaren lehian aritzeko, bidean Larrazabal eta Iñaki Artola utzi ditu. Finala astelehenean jokatuko da, Iruñean, 11:00etan hasiko den pilota jaialdian. Euskal telebistak zuzenean emango du partida erabakigarria.