Nerabeentzat frontenis txapelketa antolatu dute

Ataria 2025eko uztailaren 3a

Irurako II. Frontenis txapelketako irudia

Uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena 15 eta 18 urte arteko nerabe eta gazteek. Txapelketa Irurako frontoian jokatuko dute, uztailaren 29an, 11:00etatik 13:00etara.

Irurako eta Anoetako udalek uztailerako ekimen sorta antolatu dute ume eta gazteentzako, prebentzio komunitarioa egin eta esku hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala eskaintzen duen zerbitzuaren bitartez. Uztailaren 29an frontenis txapelketa egingo dute Irurako frontoian bi herrietako 15 eta 18 urte arteko nerabeek, 11:00etatik 13:00etara.

Frontenisa eginez elkartu eta ondo pasatzeko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek: «Jarduera fisikoa, lehiakortasun osasuntsua eta adiskidetasuna uztartuko dituen txapelketa izango da».

Izen emateak uztailaren 15a baino lehen egin beharko dira honako telefono zenbaki hauetan: 688 81 58 30 edo 688 81 52 26.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!