Tolosaldeko euri erauntsia

Uholdeek milioi bat euroko kalteak eragin zituztela esan du aldundiak

Ataria 2025eko uztailaren 1a

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela bi aste inguru izandako uholdeek eragindako kalteak zenbatu ditu eta lehen balorazioaren berri eman du. Irune Berasaluze bozeramaileak milioi bat euroko kalteak zenbatu dituztela esan du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren kalteen berri eman du gaur, Irune Berasaluze bozeramaileak eta kalteak, batez ere, errepideetan izan zirela esan du. Zehaztu du Amezketa eta Berastegiko errepideak izan zirela kaltetuenak eta Altzoko errepidea ere aipatu du. Esan du Altzokoa konpondu dutela jada. Kalte txikiagoak izan dituzten errepideak ikuskapenarekin eta egin ohi dituzten mantentze lanekin konponduko dituztela gehitu du. Dena den, Berasaluzek esan du zenbatu dituzten kalte horiek Aldundiari dagozkion azpiegituretan izan direla eta udalek jarraitzen dutela euren udalerrietan izandako kalteak zenbatzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!