Bakarkako sega ligaren hirugarren saioa, larunbatean

Ataria 2025eko ekainaren 26a

Almitza elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligaren hirugarren eta azken saioa jokatuko da larunbatean, hilaren 28an, Hernaniko Jauregi jatetxearen zelaietan, 18:00etatik aurrera.

Aurten Europako Txapelketa jokatuko da eta ligaren emaitzen arabera erabakiko da zein joango den bertara euskal selekzioa ordezkatuz. 

Lehenengo saioan, gizonezkoetan, lehen hiru sailkatuak Amaiur Arrospide leaburuarra, Mikel Lizartza tolosarra eta Mielmari Altzo Jauregi izan ziren. Emakumezkoetan, berriz, Alaitz Imaz hernialdetarra, Luixa Uzkudun leaburuarra eta Ainara Otamendi ibartarra. Bigarren saioan, Etxalekun, gizonezkoetan Julen Gabirondo, Mielmari Altzo Jauregi eta Amaiur Arrospide izan ziren lehen hirurak, eta emakumezkoetan, Alaitz Imaz, Luixa Uzkudun eta Maide Garmendia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!