San Fermin Torneoko finalerdietan izango da Itxaso Erasun

Ataria 2025eko ekainaren 26a

Inoizko emakumezkoen San Fermin Torneorik luzeenaren bi partida garrantzitsu jokatu ziren Arbizun San Joan Egunean, bertan erabaki baitziren bihar Soraluzen jokatuko diren finalerdiak zeintzuk izango diren.

Lehen partidan, Salsamendi-Mendizabalek 22-15 irabazi zien Aldai-Bergarari eta ostiralera begira konfiantzaz bete dute depositua, horixe izango baita jokatuko den finalerdietako bat. 

Bigarren partidan, Uriarte eta Behar Zana elkarteko Itxaso Erasun zizurkildarra 22-17 gailendu zitzaizkien Lide Lopez eta Osesi, beste partida lehiatu batekin. Azken emaitza honekin, beste finalerdia Zabaleta-Erasunek eta Etxegarai-Gamindek jokatuko dute. Labriten finala jokatu ahal izana sari ikaragarria da pilotari guztientzat, eta bihar dena eman behar izango dute finalerako txartela eskuratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!