Ur jolasetan aritzeko aukera izango dute Anoeta eta Irurako haurrek

Ataria 2025eko ekainaren 25a

2023ko festetan Anoetako plazan egin zuten apar festa

Uztailaren 4an egingo dute ekimena Anoetako plazan 16:30etik aurrera; 6 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute.

Anoetako eta Irurako 6 eta 10 urte bitarteko haurrek ur jolasetan aritzeko aukera izango dute, uztailaren 4an, 16:30etik aurrera. Anoetako plazan jarriko dituzte jolasak. Ez dago aurrez izena eman beharrik.

Jarduera irekia izango da eta doakoa eta bi udalek elkarlanean antolatu dute, uda honetarako prestatu dituzten beste hainbat ekimenekin batera. Helburua haurrek elkarrekin ondo pasatzea da eta uda giroko une alaiak partekatzea.

Ekimen sorta antolatu dute uztailerako Irura eta Anoetako udalek. Hauek dira parte hartzeko baldintzak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!