Sariduna

300 parte hartzaileren artean jakin dugu sariduna

Ataria 2025eko ekainaren 19a

Etxeondoko maillot baten zozketa egin dugu aste honetan Atariako irakurleentzat

ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik eman zitekeen izena aste honetako zozketan, eta 300 lagunek hartu zuten parte Etxeondoko maillotaren zozketan. 

Hauen guztien artean Baliarraingo Amets Arteaga suertatu da sariduna. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!