Tolosaldeko euri erauntsia

EHNE sindikatuak laguntza eskaini die uholdeetan kaltetutakoei

Ataria 2025eko ekainaren 18a

Pasa den ostiraleko euri erauntsiak sortutako kalteak ikusita EHNE sindikatuak hainbat eskaera egin ditu.

Nekazari eta abeltzainen sindikatuak lehenik eta behin, besarkada bat bidali die kalteak jasan zituzten guztiei eta bere laguntza eskaini die. Euren baliabide eta laguntza kaltetutakoen eskura jartzen duela esan du eta zalantzak argitzeko 943 65 42 81 telefono zenbakira deitzeko eskatu du.

Bestetik, erakunde publiko guztiei egin die dei –udaletxeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza–«ahalik eta azkarren konpontzeko suntsituta geratu diren errepide eta zonalde ezberdinak». Bizilagun eta baserritarrek jasan dituzten kalteak ekonomikoki babestu ahal izateko, aparteko diru laguntzak eta beharrezkoak diren erremintak modu erraz eta azkar batean martxan jar ditzatela ere eskatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!