Denok Danenakoek  ez dituzte espero zituzten emaitzak lortu

Ataria 2025eko ekainaren 18a

Denok Danenako kideak Espainiako Txapelketan.

Espainiako Halterofilia Txapelketa izan da jokoan asteburuan, absolutu mailan, eta taldeko bost pultsulari joan dira bertan parte hartzera. Emaitzarik onena laugarren postu bat izan da.

Absolutu mailako Espainiako Halterofilia Txapelketa izan zen jokoan asteburuan Zaragozan (Espainia), eta bertan Denok Danena taldeko bost pultsularik parte hartu zuten, bi emakumezko eta bi gizonezko. Podiuma ezin izan dute zapaldu pultsulariek, eta gertuen geratu dena Kristian Labaka izan da, laugarren postu bat lortuz. Denok Danena taldetik azaldu dutenez, «beste batzuetan ez bezala, txapelketa honetan ez dira gauzak atera espero bezala. Ez dira gauzak ondo joan eta kolore gutxiko txapelketa egin dugula esan daiteke».

Postuei dagokionez, Kristian Labakak laugarren postua 71 kiloko kategorian lortu du. Ekaitz Kortajarenak, berriz, seigarren egin du 65 kiloko kategorian. Susana Davilak ere seigarren postua lortu du, bere kasuan 63 kiloko kategorian. Amaia Medierok 10. postua eskuratu du 77 kiloko kategorian, eta Izarne Marko 12. postuan sailkatu da. 

Susana Davila, Espainiako Txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!