Imaz eta Gabirondo izan dira azkarrenak Etxalekun

Ataria 2025eko ekainaren 17a

Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Etxalekun, Almitza Sega Elkarteak antolatuta.

Emakumezkoetan Alaitz Imaz hernialdetarra gailendu zen, Luixa Uzkudun leaburuarra izan zen bigarren eta Maide Garmendia hirugarren. Hurrengo sailkatuak, hurrenez hurren, Ainara Otamendi ibartarra, Izadi Arrospide leaburuarra, Irati Astondoa, Jugatx Agirre berastegiarra, Susana Lopez eta Sheyla Sarasola lizartzarra izan ziren.

Gizonezkoetan Julen Gabirondo izan zen aurrenekoa lanak amaitzen. Altzo Jauregi izan zen bigarren, eta Amaiur Arrospide leaburuarra hirugarren. Ondoren, Jon Otegi, Oier Urkola anoetarra, Josu Mendizabal, Mikel Lizartza tolosarra, Beñat Aiestaran eta Manex Olaiz sailkatu ziren. Beteranoetan, Pabi Astondoa izan zen garailea eta Joakin Garmendia anoetarra bigarren.

14 eta 18 urte arteko mutiletan, jokoan zeuden hiru postuak horrela geratu ziren: Manex Olaiz, Mattin Etxarri eta Harri Mitxelena. 14 eta 18 urte arteko nesken artean, berriz, Izadi Arrospide leaburuarra, eta Inge Goikoetxea eta Lorea Zunzunegi gazteluarrak. Haurren mailan, horrela izan sailkapena: Mari Olazar, Xuban Gartzia, Izar Mendizabal, Haizea Larrañaga, Claudia Pellus, Irati Tome eta Aner Zunzunegi. Mendizabal izan ezik, beste guztiak Gaztelukoak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!