Aurten Serie A eta Serie B izango dituen CaixaBank Mastersak markoa jarri dio 2025eko uda pilotazaleari

Ataria 2025eko ekainaren 16a

CaixaBank Masters Serie A txapelketan eskualdeko Altuna III.a, Artola, Iztueta eta Jaka ariko dira. Serie B txapelketan, berriz, Peña II.a, Gabirondo eta Tolosa. Baikoko eta Aspeko pilotari banarekin osatuko dira bikoteak.

Esku pilota profesionalaren udako egutegia aurkeztu dute gaur Baikok eta Aspek. Bertan izan dira CaixaBank Mastersa jokatuko duten bikoteak, aurten inoiz baino kopuru handiagoan, izan ere, EPELek bi lehiaketa paralelo aurkeztu baititu: Serie Ako CaixaBank Mastersa eta Serie Bko CaixaBank Mastersa. Bi lehiaketak uztailaren 18an hasiko dira Barakaldon, eta finala irailaren 14an, Nafarroa Arenan, izango da Serie An kasuan, eta irailaren 13an Altsasun, Serie Bn kasuan.

Lau eta erdiko San Fermin Torneoak udako denboraldiari hasiera emango dio ostiral honetan Etxarri Aranatzen, eta, ondoren, San Fermin Torneoa, CaixaBank Mastersa eta La Blanca, Aste Nagusia, Donostia Hiria eta San Mateo torneoak etorriko dira.

CaixaBank Mastersa Serie A 2025ko bikoteak

  • Altuna III – Imaz
  • Artola – Martija
  • Elordi – Albisu
  • Ezkurdia – Iztueta
  • Jaka – Zabaleta
  • Larrazabal – Rezusta
  • Zabala – Mariezkurrena II

CaixaBank Mastersa Serie B 2025ko bikoteak

  • Agirre – Eskuza
  • Dario – Eskiroz
  • P. Etxeberria – Morgaetxebarria
  • Peña II – Gabirondo
  • Salaberria – Aranguren
  • Senar – Tolosa
  • Zubizarreta III – Bikuña

Jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!