T3T, T2T eta T1T mendi lasterketak 2025

Herniora latz sufrituta iritsi dira korrikalariak

Asier Imaz 2025eko ekainaren 15a

Tolosako Trianguloatik atera eta ordubete eta bost minutura lehen korrikalaria Hernio gailurrean zen. Gizonezkoetan Aitor Blanco iruñarra izan da gainera heltzen lehena, emakumeetan, Sarah Ugarte tolosarra, 1:20:56ko denborarekin.

Euria, behe lainoa, lokatza... ez dute T3Tko parte hartzaileek bide erraza topatu Urkizu eta Hernio artean. Hala eta guztiz ere helmugara heltzeko helburuarekin gogor eutsi diote erronkari. Hasiera horretan Iñaki Olano altzotarrak lasterketa utzi duela esan dute antolatzaileek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!