T3T, T2T eta T1T mendi lasterketak 2025

Aldaketak biharko T3T, T2T eta T1T probetan

Ataria 2025eko ekainaren 14a

Gauean izandako ekaitz gogorren ostean T3T, T2T eta T1T mendi lasterketetako antolatzaileek erabakiak hartu behar izan dituzte. Proba egin egingo da, baina aldaketa txiki batzuk egin dituzte.

Dortsal banaketa 17:30ak arte atzeratu behar izan dute eta ibilbide alternatiboak landu dituzte hiru lasterketarako. Aurreikusitako bideak egoera onean daudela esan dute, baina ibilbideko anoa guneetara ezin dela iritsi, beraz ezin dute korrikalarien segurtasuna bermatu aurreikusitako ibilbideetan. Irteera orduak mantenduko dituzte eta T1T eta T2Tko korrikalariek irteera eta ibilbide berdinak izango dituzte,

Hemen ibilbide alternatiboen datuak:

T3T
  • Luzera: 30,3 km
  • Desnibela: +1.960 metro
  • Irteera ordua: 08:45
  • Derrigorrezko materiala: mauka luzeko xira, eskumuturrekoa eta edalontzi/flask-a.
T2T-T1T
  • Luzera: 11km
  • Desnibela: + 724 metro
  • Irteera ordua: 09:30
  • Derrigorrezko materiala: eskumuturrekoa eta edalontzi/flask-a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!