Tolosaldeko euri erauntsia

Eskualdeko errepideetako inguruko xehetasunak

Ataria 2025eko ekainaren 14a

Gipuzkoako Foru Aldundiak agerraldia eskaini du errepideen egoeraren azken eguneraketa egiteko. N-I errepidea ireki dute, GI 2130 errepidean garbiketa lanak egiten jarraitzen dute eta Ugarte auzoan errei bat ireki dute. Hala ere, Ugarten argindarrik gabe jarraitzen dute.

Atzo gauetik garbiketa lanak etengabeak ari direla izatean esan du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Gehitu du egoeraren jarraipena gertutik egiten ari direla. «Gaur gaurkoz, segurtasuna da lehentasuna, eta horren arabera ari dira antolatzen lehentasunezko jarduketak».

Azken orduetako datuen arabera N-I errepidea irekita dago, nahiz eta Ikaztegietako sarrera itxita mantentzen den oraindik, errepidearen garbiketa lanak direla eta. Jarduera horiek geldialdi puntualak eragin ditzakete.
Era berean, eta euriteak eragindako lur-jausien ondorioz, GI 2130 errepidean ere (Ibarra, Berrobi eta Berastegi artekoa) garbiketa lanekin dihardute. Trafikoari dagokionez, barruko joan-etorriak lehenetsi dira, eta Iruñea eta Donostiaren arteko mugimenduak Etxegaratetik egitea eskatu dute.

Alegia eta Amezketaren arteko Ugarte auzoan, bidea guztiz itxita egon da, baina orain errai bat ireki dutela esan du, eta une honetan bigarren erraia garbitzen ari direla bidea guztiz irekitzeko. Bigarren mailako hainbat errepidek ere oraindik ez dute zirkulaziorik, eta helburua da guztien irekiera segurtasunez bermatzea.

Datu orokorrak eta herritarrei gomendioak
Datu orokorrei dagokionean, ezohiko egoera honen ondorioz 100 dei jaso dituzte gauerdiko 11:30etik 12:30era bitartean. Era berean, gaur goizeko 06:30ak arte 140 irteera egin dituzte Foru Suhiltzaileen Zerbitzuek. Eskualde kaltetuenak Tolosaldea eta Goierri izan dira. Egoera horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei dei egin die garbiketa lanetan dauden errepideak ez erabiltzeko eta zuhurtziaz jokatzeko. Gaur egun ez dago alerta aktiborik, baina egoeraren jarraipena gertutik egiten ari dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!