'Argizaiola' liburua aurkeztu dute

Ataria 2025eko ekainaren 9a

Altzon eta Amezketan liburua aurkezteko ekitaldi bereziak egin dituzte.

Antzinako herri ohiturak, hileta errituak eta argizaiolak ardatz hartuta, Argizaiola liburua osatu dute Joseba Urretabizkaia argazkilariak eta Fernando Hualde historialariak. Euskal Herriko seiehun argizaiola baino gehiagoren irudiak bildu dituzte, eta irizpidea izan da inoiz «benetan erabilitako piezak» izatea, eta «ez apaingarri huts» gisa erabilitakoak. 

Liburua Altzo Azpiko Olazabalgo Salbatore elizan aurkeztu zuten iragan asteko ostiralean, eta igandean, berriz, Amezketan. Bertan, Amezketako zortzi emakumek argizaiolen erritua irudikatu zuten performance batean. Gainera, kantu gregorianoen emanaldia egin zuen Donosti Ereski abesbatzak. Argizaiolak piztu zituzten performancean, eta abesbatzaren emanaldiak iraun bitartean piztuta eduki zituzten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!