Podiumetik gertu geratu dira pultsulariak

Ataria 2025eko ekainaren 12a

Eneko Mesa pultsularia. DENOK DANENA

Espainiako Txapelketa jokatu berri da, 17 urtez azpikoan, eta bertan izan dira Denok Danenako Eneko Mesa eta Unai Mesa anaiak eta Reda El Byad.

Txapelketa maiatzaren 31n egin zen, eta hiru pultsulariek lortu zuten gutxieneko marka bertan parte hartzeko. Eneko Mesak bosgarren postua lortu zuen 65 kiloko kategorian, total olinpikoan 181 kilo altxatuz. Reda El Byadek ere bosgarren postua lortu zuen, bere kasuan 79 kilokoan, total olinpikoan 220 kilo altxatuz. Unai Mesa zazpigarren izan zen, 71 kiloko kategorian, 187 kilo altxatuz total olinpikoan. Beraiekin entrenatzaile lanetan Ekaitz Kortajarena aritu zen.
 
Eneko Mesak uztaila bukaeran izango den Europako 15 eta 17 urtez azpiko txapelketarako sailkatzea lortu du. 14 urteko gazteak Espainiako selekzioarekin hartuko du parte. 
 
Bestalde, asteburu honetan, hilaren 14an eta 15ean, Zaragozan, absolutu mailako Espainiako Txapelketa izango da jokoan. Bertara joateko gutxieneko marka lortu duten  Denok Danenako Ekaitz Kortajarena, Kristian Labaka, Izarne Marko, Susana Davila eta Amaia Mediero joango dira. Ekaitz Kortajarenak altxatzeaz gain entrenatzaile lanak ere egingo ditu eta Andres Rubiños izango du laguntzaile. Eki Lizasok ere badu gutxieneko marka lortua, baina momentu honetan Europako Junior Txapelketarako prestaketa lanetan murgildurik dagoenez, errendimendu altuko zentroko zuzendaritza teknikoaren erabakiz ez da bertan izango.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!