Uda ate joka dugun honetan, ATARIA-k zozketa bat antolatu nahi izan du bere jarraitzaileentzat modu ezinhobean eta Etxeondoren eskutik maillot bat zozkatuko dugu.
Zozketan parte hartzeko klikatu hemen.
Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da:
-
- Eskualdeko adinez nagusiko edonork, Atarikide edo ez Atarikidek, hartu dezake parte.
- Atarikide direnek eta ez direnek hartu dezakete parte. Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ETXEONDO idatzi beharko dute.
- Maillota gizonezko Biko modeloa da eta M neurrikoa da.
- Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
- Parte hartzeko azken eguna: ekainaren 19a, osteguna, 11:00etan.
- Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
- Ostiraleko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
- Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira.
- Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
- Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
- Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
- Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.