Soronea-Ammma taldeak Euskadiko Txapelketa irabazi du emakumezkoetan eta gizonezkoetan

Ataria 2025eko ekainaren 11

Galdames Mendi Bira proban izan da jokoan mendi lasterketen txapelketa. Oier Zubeldia amezketarrak bigarren egin du, eta Ainhoa Garikano tolosarrak hirugarren.

Larunbatean egin zuten Galdames Mendi Bira, 34 kilometroko proba, eta bertan izan zen jokoan taldekako Euskadiko Txapelketa. Emakumezkoetan zein gizonezkoetan Soronea-Ammma taldeak irabazi zuen txapelketa. Emakumezkoetan podiumeko lehen eta hirugarren postuak lortu zituzten taldekoek. Estel Roig kataluniarra izan zen probako irabazlea (3.22.56), bigarren Irune Velez de Mendizabal (Gaikar Zortzietakoak taldea, 3.38.20), eta segidan Ainhoa Garikano tolosarra (3.38.57).

Gizonezkoetan garaipena Asier Azkaraterentzat izan zen (Aiaramendi Korrikalariak taldea, 2.53.18), eta bigarren Oier Zubeldia amezketarra iritsi zen (Soronea-Ammma, 2.57.22). Hirugarren postua Ander Amonarrizentzat (Zanpatuz, 3.00.08) eta hiru segundo eskasera Iñaki Olano altzotarra (Soronea-Ammma, 3.00.11).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!