Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko ekainaren 12a

Urte osoan prestatzen ibili dira Tolosako Antzerki Tailerreko ikasleak 7 bekatuak antzezlana. Aurten, gainera, irakasle berria izan dute: Amaia Ruiz de Galarreta. Biharko astekariko gaietako bat duzu, irakurle. Elena Larrañaga eta Aitor Yanez ikasleek tailerrak berak zer eskaini dien azaldu dute, gainera.

Ondorengoak ez dira falta izango ekainaren 13ko zenbakian:

  • Maider Brandiaranen iritzi zutabea.
    • Egiaztagirik zailena.
  • Maider Sierrari egindako elkarrizketa.
    • «Gure azalarentzat eguzkia zentral nuklear bat da».
  • Karlos Linazasororen olerkia.
    • Eta eguna buka dadin baino lehen.
  • Joxe Mari Otermini egindako elkarrizketa.
    • «Amezketari esker oso ondo pasatu dut».
  • Julen Iztuetaren Begirada Grafikoa.
    • Azaleko gatazkak.
  • Imanol Artola Arretxe 'felix'-en iritzi zutabea.
    • Gizona eta negarra.
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!