Bidania-Goiatzek etxean irabazi du Kopa

Ataria 2025eko ekainaren 9a

Gipuzkoako Herri Txikietako areto futboleko Kopako finalak jokatu ziren Bidaniko frontoian, eta gizonezkoen helduen mailan, Bidania-Goiatz izan zen irabazlea, Ikaztegietako Kutturru taldeari irabazita. Kopako goleatzailea Ander Iraeta izan da, Bidania-Goiatz taldekoa.

Aurretik, Liga ere irabazi zuen Bidania-Goiatz taldeak, eta bigarren Itziar izan zen. Orduan goleatzailea Jokin Agirretxe (Bidania-Goiatz) izan zen. 

Bestalde, B Kopako irabazlea Errezil izan zen, finalean Ikaztegietari irabazita. Goleatzailea Unax Labaka (Errezil) izan da. Emakumezkoetan Aizarnazabalek irabazi zuen eta bigarren Arroa Behea izan zen. Talde irabazlearen Alaitz Varela, Maddi Mendiluze eta Estitxu Urkizu izan dira goleatzaileak.

Gazteei dagokionez, Ligan Berrobi izan zen irabazlea eta bigarren Bidania-Goiatz sailkatu zen. Kopako finalean ere Berrobi izan zen irabazlea, eta bigarren Aizarnazabal. Lauko finalean, Kutturru A izan zen irabazlea, eta Kutturru bigarren. Goleatzailea Yocsais Lopez izan da. 

GAEL elkarteak antolatzen ditu lehiaketak, eta bertatik azaldu dutenez, final guztiak Bidania-Goiatzen jokatu ahal izateko, «Bidania-Goiazko Udala, Urraki esnekiak eta Dizdira tintategia ezinbestekoak izan dira, eta guztiei gure eskerrik beroenak». Sari banaketan Orbegozo, Ipintza eta Altuna futbolari beteranoek hartu zuten parte, baita Bidania-Goiazko alkatea den Maialen Irazustak eta Urraki Esnekietako ordezkariak ere. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!