Oinherriren batzar orokorrean parte hartu dute eskualdeko ordezkariek

Ataria 2025eko ekainaren 7a

Sopelan ostiralean egin zuten batzar orokorra eta besteak beste, Asteasu eta Anoetako alkateek hartu zuten parte.

Sopelako Kurtzio kultur etxean batzar orokorra egin du Oinherrik, herri hezitzailearen filosofia eta praktika Euskal Herrira zabaltzeko sortutako egitasmoak.

Azken urteetan Herri Hezitzaileen Sarea handituz joan da, filosofia zein praktika honetan sinesten duten udalerriak gero eta gehiago dira, gaur gaurkoz 50 herritara iristeraino. Tartean dira, Asteasu eta Anoeta bezalako herriak. Sopelako batzar orokorrean izan dira bi herrietako alkateak, Pili Legarra eta Egoitz Luisa, hurrenez hurren.

Udal ordezkarien esanetan, «hezkuntza ez da soilik eskolaren edo familiaren ardura, baizik eta komunitate osoarena. Ikuspegi horretatik, hezkuntza ardura partekatu gisa ulertzen dugu, non tokiko udalek, hezkuntza formaleko zein ez-formaleko eragileek eta herrigintzako kolektiboek elkarrekin jarduten dugun helburu komun baten alde: herritarren hazkuntza osoa sustatzea».

Ildo horri jarraituz, atzo arratsaldean, Anoetako Mikelasagasti auditorioan, Altxa Burua taldeak antolatutako hitzaldia eskaini zuten, pantailen erabileraren ingurukoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!