Herri txikietako areto futboleko Koparen finalak, larunbatean, Bidanian

Ataria 2025ko eka. 4a, 19:57

Jokin Agirretxe Bidania-Goiatz taldeko jokalaria izan da Ligan gol gehien sartu duena.

Larunbatean jokatuko dira Bidaniko pilotalekuan Gipuzkoako Herri Txikietako Kopako finalak.

Horren harira, egun guztiko festa antolatu du Gipuzkoako Areto Futbol Elkarteak. Ligaren amaiera jokatu ondoren, Koparen lehiaketa antolatu dute, eta sailkapena nola geratuko den erabakiko da larunbatean.

10:00etan hasiko dira partidak, eta lehenengoan gazte mailako 5. eta 6. postuak erabakiko dira, Bidania-Goiatz eta Itsasondo artean. 11.00etan gazteen 3. eta 4. postuak izango dira jokoan, Errezil eta Betelu artean. 14:45ean gazteen finala, Berrobi eta Aizarnazabal herrien artean.

Hortik aurrera helduen partidak jokatuko dira. 15:30ean B kopako 3. eta 4. postuak, Itsasondoko Ijitok eta Arroa Behea artean. 16:30ean, B Kopako finala, Errezil eta Ikaztegieta aurkari. 17:30ean, A Kopako 3. eta 4. postuak, Leaburu-Txarama eta Itziar artean. 18:30ean, A Kopako finala Bidania-Goiatz eta Ikaztegietako Kutturru artean. 19:30ean, helduen nesken finala, Aizarnazabal eta Arroa Behea aurkari. Bukatzeko, 20:30ean, sari banaketa egingo da kirol munduko aurpegi ezagunekin. Arratsaldean zehar zozketa ere egingo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!