«Gai urbanistikoak konpontzen ari direla uste dut, eta bien bitartean Tolosarekin dugun konpromisoarekin jarraitzen dugu; oheak izango dituen ospitale publiko bat egingo dugu. Hil honetan itunaren gaia aurkeztuko dugu eta inguruko alkateekin bilduko gara eta daukagun proiektua aurkeztuko diegu, ospitale publikoren proiektua, alegia», esan zuen sailburuak.
Tolosako EAJ alderdiak bere aldetik, Osasun sailburuari «Tolosaldeko osasun arreta zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoa» eskertu dio eta EH Bilduko Tolosako udal gobernuari eskatu dio dagokion hirigintza tramitazioa aztertzeko «ospitale publikoa ahalik eta lasterren gauzatu dadin». «Guk ere laster, Osasun sailak landutako behin betiko proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izatea espero dugu. Proiektu horretan, espero dugu euskal osasun sistema publikoak Tolosari eta bere eskualdeari eskaini ahal dion osasun arretarik onena eskaintzea eta, era berean, espero dugu Asuncion klinikako langileen gaiari heltzea Osakidetzako Mahai Sektorialean».