Ateak Ireki egitasmoan parte hartzeko aukera

Ataria 2025eko ekainaren 2a

2023ko egonaldian Legebiltzarrera egindako bisita. Iturria: Ateak Ireki

Estatu Batuetako euskal jatorriko 16 eta 25 urte arteko gazteak udaran Euskal Herrira etortzeko egitasmoa da Ateak Ireki.

Ateak Ireki proiektuaren bidez, Estatu Batuetako euskal jatorriko 16 eta 25 urte bitarteko gazteak Euskal Herrira etortzen dira udan, hiru asteko egonaldia egiteko. Egonaldian, Maizpide barnetegian euskara ikasten dute goizez, arratsaldetan kultur tailerretan parte hartzen dute eta asteburuak harrera familiekin igarotzen dituzte. Bada Tolosaldeko eta Goierriko familietan egiten dute egonaldia, eta jada izena eman daiteke. Aurten egonaldia ekainaren 28tik uztailaren 20ra bitarte izango da. «Etxeko gazteek ere esperientzia paregabea izango dute: beste kultura bat ezagutzea, ingelesa praktikatzeko aukera eta lagun berri bat egitea», esan dute egitasmoko sustatzaileek. Izena eman nahi duten familiek ateakireki.eus webgunean egin dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!